XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SILABAREN IDAZKETA
Baliabideak:
- Lurrean zutik
- lurrean belauniko
- arbelean
- paperean
.

Lurrean zutik:
Zoruan ma silaba letra jarraikiorretan idatzi.

Izendatua: m letraren irteeran geziak ipini.

Zutik, gezien gainetik hasita, letra osoko mugimenduak egin, ahoskatuz: ura gora-behera, hanka....

Mugimendu guztiak amaituta daudenean, bertan salto egin ma esanez.

Lurrean belauniko:
Zutik egin den bezala egingo da, baina belauniko eta mugimenduak bi ukabilekin eginez.

Era honetan errimatua ere ahal dugu egin.

Arbelean:
ma idatzita egongo da.

Elementuak: pilota, zapia, belakia, klariona.

Lurrean egin den bezala egiten da.

Aukera modura: Elementu bat eskuan duela m gainetik pasatuko du m esanez.

Gero a gainetik a esanez.

Gero azpimarratu egingo du ma esanez.

Paperean:
m a diktatuko zaie umeei; ondoren ma diktatuko zaie eta umeek silaba azpimarratuko dute.